XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NAZARIO OLEAGA EUSKALTZAIN ZENAREN OROIMENEZ.

Euskaltzainok eta adiskideok.

Gehienok adiskideak gara.

Pozgarria da Euskaltzaindiarentzat lenen aldiz etxebarri edo egoitza barri honetan sartzea, eta berton jarlekua hartzea.

Pozgarria eta samurra, Nazario Oleaga euskaltzain kide zanaren oroimen hau egiteko.

Holan gure euskaltzain zaharren asmoak eta lanak aurrera doakez betiko bakean.

Ilargi zaharra barri bezala; zaharra eta barri, barri eta zaharra.

Hirurogei eta bost urtetxo honeitan, 1918an, hau da, Oñatiko Batzarrean Euskaltzaindia sortu zanetik euskerak eta euskaltasunak ilunaldi eta hutsaldi, gure partetik be, haundiak ikusi ditu.

Don Zirilo Arzubiagak, Zornotzako jaungoikozalea aldizkariaren eragilea, Paris edo Londresen egon zanean, hauxe idatzi eban (Anaia-n, Parisen, eusko apaizek ataratzen eben aldizkarian): .

Baina gu etorri gara bakean bizitzeko eta jakin behar dugu zer pasatu zan.

Gaur etorri gara euskaltzain zanaren gorespena egiteko.

Gure artean, beraren andra alarguna, Nazarioren alarguna, asmoz behintzat hemen dago, eta beste etxekoak: anaiak, semeak...; batez be Jesus, gure lagun urgazlea.

Horregatik ba, euroi guztioi, gure besarkada maitekorra.

Euskalduna zan, Nazario, euskaltzalea.

Eztakit idazlaria ete zan, eta mintzalaria edo hablista ete zan; Baina ondo egiten eban.

Euskalaria zan.

Beti galdetzen ibilten zan euskera zaharra zelakoa zan Donostiara joaten ginenean: hau zer da? Zeanuri, zer da? Oleaga, zer da? Zein izen da hau? Beti galdezka.

Ez zan ibilten txantxetan.

Eta euskaltzaina.

Ganera legegizona eta Euskal Herriko edesti edo historian, jakitun.

Eta, batez be, langile sutsua.

Inor baino zadorlari edo idazkari kargua hartzeko hain egoki, nire ustez.